IKUR
IKUR strategia
IKUR 2030 Estrategia Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Be
- Neurobiozientziak: Gaixotasun neurologikoak eta beste nahasmendu batzuk tratatzeko diagnostikoen eta terapia aurreratuen garapena.
- Teknologia kuantikoak: Teknologia kuantikoen aplikagarritasuna errazteko abangoardiako aurrerapen zientifikoen garapena.
- Neutrionika: Neutroien zientziaren erabilera, materialen karakterizazio eta ikerketari aplikatuta. Aurkikuntza zientifikoko eta teknologiaren transferentziaren aplikazioko gaitasun handia duen neutrinoen ikerketa.
- Prestazio Handiko Superkonputazioa eta Adimen Artifiziala (PHK&AI): Superkonputazioko erreferentziazko azpiegituren prestazioen erabilera eta hedapena. Adimen Artifizialaren erabilera intentsiboa aurrerapen zientifikoaren tresna gakotzat.
Arlo horiek bultzatuz, Eusko Jaurlaritzaren xedea da Euskadiren posizionamendua indartzea zientziako nazioarteko erreferente gisa eta, halaber, inpaktu ekonomikoa eta soziala izango dituen bikaintasuneko oinarrizko zientzia garatzea.
Helburu hori lortzeko, IKUR Estrategia hiru zutabetan oinarritzen da:
- Bikaintasuneko ikerketa proiektuak garatzea
- Abangoardiako azpiegiturak sortzea
- Talentua erakartzea eta txertatzea
Informazio gehiago izateko: https://ikur.euskadi.eus/eu/
