Ikerketa Finantzatzeko Tresnak

Ikerketa proiektu bat finantzatzea bere egituraren funtsezko zutabea da. Gehienetan, ordea, nahiko konplexua da erreferentziazko guneak aurkitzea finantziazio-aukerak zein izan daitezkeen jakiteko. Zorionez, Euskal Herriko ikertzailea bazara, zure ikerketarako funtsak lortzeko finantzaketa aukera desberdinak aurkitu ditzakezu.

Webgune honetan gida labur bat aurkezten da ikerketa proiektuak finantzatzeko aukerei buruz.

Zer da Europako Batzordea?

Europako Batzordeak Europar Batasunaren (EB) estrategia orokorra konfiguratzen laguntzen du, EBko lege eta politika berriak proposatzen ditu, haren ezarpena gainbegiratzen du eta EBko aurrekontua kudeatzen laguntzen du. Nazioarteko garapenean laguntzeko eta laguntzak ematean ere paper garrantzitsua du.

Europako Batzordeak Europar Batasun osorako aurrekontu zirriborroa prestatu eta proposatzen du.

Europako Batzordea azken finean EBko aurrekontua kudeatzeaz arduratzen da, nahiz eta praktikan EBko funtsen %80a Europar Batzordeak eta EBko herrialdeetako agintari nazionalek elkarrekin kudeatzen dituzten arren.

Nola eskatu daiteke finantzaketa hau?

Europako Batzordeak EBko programak eta politikak ezartzen laguntzen dituzten proiektuak eta erakundeak finantzatzen ditu. Diru laguntzak proposamen eta proiektuen deien bidez ematen ditu. EBko finantzaketaren %80a EBko herrialdeetan beraiek kudeatutako programen bidez ematen da. Europako Batzordeak diru laguntzak zuzenean kudeatzen dituenean finantzaketa  lizitazio prozedurak abiaraziz egiten ditu. Sakatu hemen Batzordeak zuzenean kudeatutako finantzaketari buruzko informazio zehatzago izateko.

Zure proiekturako funtsak lortzeko, proposamen/proiektuetarako deialdi aproposena identifikatu behar duzu eta arreta handiz jarraitu eskaera nola aurkeztu behar den jakiteko, deialdi bakoitza bakarra baita. Zure proiektuak deialdi horretako beste eskatzaileek aurkeztutako proiektuekin lehiatuko du.

Funtsak jasotzeko aukera izateko, beste herrialde batzuetan proiektu bazkidetza lortzea errekomendagarria da.

Deialdiei buruzko informazio gehiago lortzeko:

1. Esparruen arabera finantzatzeko aukerak bilatu

2. Finantzaketa programen zerrenda ezagutu ezazu

 

Espainiako Gobernuak ikerketa finantzaketa kudeatzen du Estatuko Ikerketa Agentziaren bidez, hau baita Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako Ministerioaren tresna. Bere helburua da erantzukizunak bermatzea, ekintzen jarraipena hobetzea eta zabaltzea, eskura dauden funtsen kudeaketa azkartzea, administrazio-kargak murriztea eta prozedurak erraztea eta normalizatzea. Kudeaketa eredu berri honek ekintza plangintzan hobekuntza handia lortzea eta ikerketen jarduerek eskatzen duten egonkortasuna ahalbidetzea bilatzen du.

Sakatu hemen Estatuko Ikerketa Agentziaren finantzaketa programei buruz informazio gehiago izateko.

 

Eusko Jaurlaritzak ikerketaren finantzaketa sail desberdinen bidez kudeatzen du, oinarrizko ikerketa bereziki Hezkuntza sailaren, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren eta Osasun sailaren bidez kudeatzen bada ere. Ikerketa finantzaketa lortzeko hainbat tresna daude, doktorego aurreko beketatik ikerketa taldeetarako nahiz erakundeentzako finantzaketa programetara (BERC programa esate baterako).

Sakatu hemen Eusko Jaurlaritzako finantzaketa programei buruz informazio gehiago izateko.

 

Beste eskualde askotan bezala, Euskadin finantzaketa pribatua ez dago finantzaketa publikoa bezain garatua. Hala ere, iturri pribatuak kontuan hartu behar dira, gero eta enpresa gehiagok ikerketa zientifikoa sustatzearen eta gizartearen proiekzioarekin duten konpromisoa erakusten baitute. Hori dela eta, enpresa handi askok beren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren barne hartzen dute ikerketa-proiektuen finantzaketa gure jakintza sustatzeko zenbait arlotan (deialdi bakoitzaren arabera).

Jarraian, ikertzaileentzako edo ikerketa taldeentzako finantzaketa pribaturako deialdi nagusien zerrenda agertzen da:

1. BBVA Fundazioa

2. Ikerketa Sanitariorako Ramón y Cajal Institutua (IRYCIS)

3. La Caixa Gizarte Lana

4. Repsol Fundazioa

5. Banco Santander Fundazioa

6. Iberdrola Fundazioa

 

Teknologia berriek Crowfunding bezalako finantzaketa modu berriak sortu dituzte. Eredu berri hau merkatuan sartu da eta horrek ikerketa proiektuak sustatzeko benetako aukera dakar. Aztertzen animatzen ditugun crowfunding plataforma ugari daude, baina bat aipatzearren, FECYT-eko Precipita.com crowfunding webgune berria da proiektu zientifikoak finantzatzera bideratuta dagoenetariko bat.