Pribatutasun politika
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Datuak Babesteko Araudi Orokorra, eta Abenduaren 5ko 3/2018 Datu pertsonalak eta digitalak babesteko eskubideak Lege Organikoaren arabera, IKERBASQUEk bere zerbitzuetara sartzen direnen edo bere zerbitzuak erabiltzen dituztenen datu pertsonalak nola biltzen, tratatzen eta babesten dituen ezagutaraztea da Pribatasun Palitika honen helburua.
Tratamenduaren arduraduna
IKERBASQUE
María Díaz de Haro, 3 – 6º, 48013 BILBAO
ikerbasque@ikerbasque.net
Datuen tratamenduaren xedeak
IKERBASQUEn gure web-orriko formularioen bidez jasotako datu pertsonalak xede hauekin erabiliko ditugu:
- Hautespen-prozesuetan izena eman duten pertsonen datuen kudeaketa automatizatua.
- Gure web-orria bisitatzen duten pertsonen datuen kudeaketa automatizatua.
- Email bitartez gure hautespen prozesuetaz eta antolatzen ditugun ekintzei buruz berri ematea.
Zure datu pertsonalak lortzeko modua
Bi informazio mota biltzen dugu:
- Ematen diguzun informazioa. Adibidez, web-formularioen bidez eskatzen dizugun informazio pertsonala, hala nola, zure izena edo helbide elektronikoa.
- Nabigazio-informazioa. Gure zerbitzariekin konexioa ezartzeko beharrezkoa den informazioa da.
Emandako datuen zuzentasuna eta egiazkotasuna
IKERBASQUEren zerbitzuen erabiltzaile zaren aldetik, ematen dizkiguzun datu pertsonalak zuzenak eta benetakoak direla eta indarrean daudela bermatzen diguzu eta horretaz erantzuten duzu. Halaber, behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen duzu. Era berean, datuak egunera ditzakezu edo baja eman dezakezu.
Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak
Eman dizkiguzun zure datu pertsonalak, kasuan-kasuan datuak jaso ziren xederako beharrezkoak diren bitartean gordeko ditugu, betiere IKERBASQUErekin duzun erlazioa edo lotura mantentzeko eta horien ezabapena ez eskatzerakoan. Era berean, IKERBASQUEri eskatutako betebeharrak betetzeko legezko epeen arabera gordeko dira.
Legitimazioa. Datuak erabiltzea gaitzen duen legezko titulua
Datuak Babesteko Europako Araudi Orokorraren 6. artikuluak datu arruntei buruz ezarritako baldintzetan edo, hala badagokio, Europako araudi horren 9. artikuluan datu berezietarako ezarritako baldintzetan arabera datuak tratatzeko dugun legitimazioa gauzatuko da. Zerbitzugintza bakoitzean aplikatzen diren zilegitasun-tituluen berri emango zaizu, horien artean: baimena ematea, parte zaren erlazio juridiko bat gauzatzeko edo zerbitzuak eta gure interesa eskumenak garatzeko.
Hartzaileak
Zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte Europar Batasuneko (EB) eta Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) gure zerbitzugileek, datu horien tratamenduaren arduradunak diren aldetik. Estatu Batuetan kokatzen diren hornitzaileak “Privacy Shield” hitzarmenaren mende daude, hau da, Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen artean datu pertsonalak eskualdatzeko hitzarmenaren mende.
Zehazki, hauek dira zerbitzugile horiek:
- Innobask (EB), gure web-orrian jasotako zerbitzu digitalen hornitzailea
- ACC Dynamic 360 S.L. (EB), gure web-orrian jasotako zerbitzu digitalen hornitzailea
- Google Analytics (AEB), nabigazio-informazioa biltzen duen web-analitikako zerbitzuen hornitzailea
- CPC Servicios Informáticos Aplicados a Nuevas Tecnologías S.L. (EB), mezu elektronikoak bidaltzeko erabiltzen dugun plataforma teknologikoaren hornitzailea
Zure eskubideak
Zuk edo, hala badagokio, zure legezko ordezkariak, tratamenduaren mende dauden zure datu pertsonaletara sartzeko eskubidea duzu, baita datu okerrak zuzentzea eskatzeko edo bildu ziren xederako jada beharrezkoak ez diren datuak ezabatzea eskatzeko eskubidea ere. Era berean, datuen tratamendua eta eramangarritasuna mugatzeko eta aurkakotzeko eskubidea duzu. Zure baimena lortu izanez gero, edozein unetan ezezta dezakezu baimen hori.
Eskubide horiek eskaera idatzi bidez baliatu ahal izango dituzu honako helbide elektroniko honetara zuzenduz: ikerbasque@ikerbasque.net.
Baimena edozein unetan ezeztatzeko aukera duzu, horrek ez du eraginik izango baimena kendu aurretik egindako tratamenduetan. Edonola ere, bidezko erreklamazioa aurkeztu ahal izango diozu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.
Bestelako informazioa
Web orri honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio esperientzia hobetzeko helburuarekin eta baita analisi lanetarako ere.
Zure datuak eta informazioa ustekabeko galerez, sarrerez, erabilerez eta dibulgazioez babesteko beharrezkoak diren neurri tekniko guztiak inplementatu ditugu. Haatik, neurri horiek ezarri badira ere, jakin behar duzu segurtasun-neurriak ez direla erasoezinak. Ez gara erantzule egiten, neurri horiek urratu, eta datu eta informazio horiek eskuratzen dituzten hirugarren batzuen jardunen erantzule.