Ikerketa eta akademia sarea

Komunikazio aurreratuen sarea
Komunikazio sarea i2basque-ren azpiegitura nagusia da. Zehazki, lau presentzia puntu dituen eraztun zentral bat du (Donostia, Arrasate, Leioa eta Vitoria-Gasteiz), 10 Gbs-ko lamda estekekin lotuta (momentu honetan 100Gbps-ko lambda esteka berriak probatzen), Bizkaian zuntz ilunak dituzten bi metropoli eraztun ditu (Bilbo-Leioa- Zamudio) eta Donostian (Ibaeta-Miramon- Donostia Ospitala), eta Gasteizen, zuntz iluneko estekak (Las Nieves-EJIE) eta alokatutako zuntza (Las Nieves-Miñano), eta baita, zuntz optikoko estekak parke teknologiko guztietan (Bizkaia, Gipuzkoa, Miñano eta Polo Garaia).
i2basquek Gigabit Ethernet edo 10 Gigabit Ethernet zuntz optikoko interfazeekin konexioak eskaintzen ditu I+G sare korporatiboetarako. Halaber, RedIRIS Sare Akademikoa sarbide modu gisa funtzionatzen du eta zerbitzuen erabiltzailea izateko sarbide baldintzak partekatzen ditu berarekin.
Errendimendu handiko konputazioa (HPC) eta konputazio kuantikoko zerbitzuak
Eskaintzen ditugun errendimendu handiko konputazio (HPC) zerbitzuen kalitate eta eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin, erabiltzaileen eskura jartzen dugu Donostia International Physics Center (DIPC)-ren konputazio azpiegitura. Superkoputazio zentro honek punta puntako ekipamendua du, bi azpiegitura handitan banatuta: Atlas eta Hyperion superkonputagailuak, non gure konputazio nodoak kokatzen diren gaur egun.
Hyperion-ek 16.200 nukleo eta RAM memoriako 200 TeraByte baino gehiago dauzka, eta gaur egun, estatuko superkonputagailu potenteetako bat da. Hyperion-en nodoak 200 Gbps-ko Infiniband sare baten bidez interkonektatzen dira, lan paraleloak exekutatzea ahalbidetzen duena, hala nola, 100Gbps-ko Ethernet sare baten bidez, superkonputagailua kudeatzeko. Mota desberdinetako ia 100 GPU ere baditu, zeinak bereziki egokiak diren IA eredu handien entrenamendurako.
Integrazio honek baliabideen kudeaketaren optimizazioa ahalbidetuko, ingurune egonkor, seguru eta eskalagarriagoa bermatuz, eta dauden kapazitateen aprobetxamendu hobea eginez, eta eskaintzen diren zerbitzuen errendimendu orokorraren hobekuntza suposatuz.
Neurri honekin bikaintasun teknologikoarekin dugun konpromezua indartzen dugu eta ikerlari komunitatearen konputo beharrei ematen diegun sostengu jarraia.
Bestalde, BASQ, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak bultzatzen duen estrategia da, zeinak Euskal Herria Europa hegoaldeko ekosistema kuantiko liderretako bat bezala posizionatzea duen helburu, ikerketa, talentu eta berrikuntza ekosistema baten garapenaren bidez.
i2basque-el, Ikerbasque Fundazioaren parte bezala, DIPC eta BasQ ekosistemarekin kolaboratzen du, kuantikoarekin lotutako aplikazioen aurrerapenean, eta teknologia hauekin burututako esperimentazio eta berrikuntzaren sustapenean. Gaur egun, DIPC-k eta i2basque Ikerketa eta Akademia Sareak kudeatzen dute IBM-ren Sistema Kuantikoen lehentasunezko atzipena, zeinak euskal ikerketa komunitatearen eskura dauden zenbait emuladore eta ordenagailu kuantiko errealek osatzen duten.
Zientzia irekia
Afiliaturik dauzkagun erakundeen ekoizpen zientifikoaren ikusgarritasuna potentziatzeko helburuarekin, beraien eskura Dialnet-CRIS bat dugu, zeina science.eus Euskal Herriko ikerketa atarian lotuta dagoen, “Ekoizpen zientifikoa” atalean.
Baliabide honek, atarian agertzen diren ikerketa zentroen argitalpenak kontsultatzeko aukera ematen du, eta atzipen irekian daudenen kasuan jeistekoa; euskal herriko ikerlariek atzerriko zentroekin mantentzen dituzten kolaborazioak ikus daitezke mapa batean, edota zeinekin konpartitzen dituzten argitalpen gehien, esaterako.
Eduroam
Eduroam mugikortasun segururako zerbitzua da eta ikerketa eta akademia komunitateari zuzendua dago. Afiliatuek i2basque-ren bitartez lortu dezakete bertako partaide bilakatzea. Zerbitzu honen bitartez, erakunde partehartzaileetako ikasle, ikertzaile eta langileei, beren erakundean zein munduko beste lekuetan dauden erakunde partehartzaileetan Interneteko konektibitatea izatea ahalbidetzen die.
CMS, LMS plataformak
CMS (eduki kudeaketarako sistema) eta LMS (ikasketa kudeaketarako sistema) aplikazioak komunikazio, taldelan, formakuntza, laguntza eta dokumentaziorako tresna erabilera anitzak dira. Gure helburua, izaera honetako tresnak eskaintzea da, barne formakuntzako jarduerak eusteko eta kode irekiko kudeaketa sistemen sustapenean laguntzeko i2basque-n afiliaturiko zentroen artean. Instalakuntza, edukien egituraketa eta irakaskuntza metodologietan aholku ematen diegularik.
Moodle (ikastaro kudeaketarako sistema) instalazio bat eskaintzen diegu geure afiliaturiko zentroei. Plataforma hau erabilgarri dago formakuntza jarduerak garatzeko, barne formakuntzan, irakaskuntza jardueren lagungarri gisa, edota nazioarteko bazkideen arteko lan kolaboratiboa ahalbidetzeko, adibidez.
Probak egiteko zenbait ingurune ere baditugu (sandbox), esaterako: Omeka-S (argazki biltegia), Iturriak (itzulpen kolaboratiboak egiteko MediaWiki-a), OJS (aldizkariak administratzeko softwareaI, esaterako.
Bideokonferentziak eta streaming-a
Jitsi Meet kode irekiko software bat da eta erabiltzaile mugarik gabeko bideodeiak egitea ahalbidetzen du. Erabilera errazekoa da eta funtzionalitate asko eskaintzen ditu, hala nola; parte-hartzaile guztiek aurkezpenak partekatu ahal izatea, saioak grabatzea, bilerak streaming-erako zerbitzari batekin lotzea, e.a.
—-
Más información: https://www.i2basque.eus

