Euskadi 2020 ZTBPk hiru lehentasun estrategiko ezarri ditu:
- Energia (elektrizitatea, petrolioa, gasa eta energia berriztagarriak).Hainbat energia-iturriren erauzketarekin, eraldaketarekin, garraioarekin eta banaketarekin loturiko apustu bat da, bereziki Euskadik nazioarteko erreferente bilakatu nahi duen energia berriztagarriekin loturikoak; esaterako, offshore energia.
- Fabrikazio aurreratua (aeronautika, automobil-industria, ontzigintza eta tren-industria, makina-erreminta, ekipo-ondasunak eta metala). Azken batean, Basque Industry 4.0 estrategiaren aldeko apustu bat da.
- Biozientziak eta osasuna..Goi-mailako gaitasun zientifiko-teknologikoak indartzeko (teknologia sortzaileen konbergentzia, mikro-nano-bio-ikt) eta industria-enpresak dibertsifikatzeko helburuz. Biozientziak osasunera aplikatzeak osasun-sektorearen garapena sendotzen du; hori garapen berrien ikerkuntza-, berrikuntza- zein trakzio-gaitasuna duen sare publiko indartsu eta eraginkorrean oinarritzen da.
Baita lau aukera eremu edo «lurraldetan» ere:
- Iraunkortasunari eta giza inguruneari lotuagoa dagoen nekazaritzako elikagaien industria.
Elikagaien araudia eta segurtasuna.
Elikagaiei eta prozesuei aplikatutako berrikuntza eta teknologia.
Bazka-sarearen jasangarritasuna.
Akuikultura.
Gastronomia- eta jatetxe-industria. - Lurralde-plangintza eta hiri-berroneratzea: zerbitzu aurreratuetan bermatutako teknologia- zein enpresa-garapenak, hurrengo eremuetan:
Lurralde adimentsuen diseinura bideraturiko plangintza.
Hiri-berroneratzea, hiri adimendunen esparruan (smart cities).
Eraikuntza. - Aisia, entretenimendua eta kultura.
Kultura-industriak eta hizkuntzaren industria.
Sormen-industriak (aisialdi digitala, multimedia...)
Bideo-jokoak. - Ekosistemen inguruko jarduera zehatzak.
Uren deskontaminazioa.
Lurzoru kutsatuen leheneratzea eta berreskuratzea.
Arrisku ekologikoaren monitorizazioa.