EN | EU | ES

Ikerketa arloak

Euskadi 2020 ZTBPk hiru lehentasun estrategiko ezarri ditu:

  • Energia (elektrizitatea, petrolioa, gasa eta energia berriztagarriak).Hainbat energia-iturriren erauzketarekin, eraldaketarekin, garraioarekin eta banaketarekin loturiko apustu bat da, bereziki Euskadik nazioarteko erreferente bilakatu nahi duen energia berriztagarriekin loturikoak; esaterako, offshore energia.
  • Fabrikazio aurreratua (aeronautika, automobil-industria, ontzigintza eta tren-industria, makina-erreminta, ekipo-ondasunak eta metala). Azken batean, Basque Industry 4.0 estrategiaren aldeko apustu bat da.
  • Biozientziak eta osasuna..Goi-mailako gaitasun zientifiko-teknologikoak indartzeko (teknologia sortzaileen konbergentzia, mikro-nano-bio-ikt) eta industria-enpresak dibertsifikatzeko helburuz. Biozientziak osasunera aplikatzeak osasun-sektorearen garapena sendotzen du; hori garapen berrien ikerkuntza-, berrikuntza- zein trakzio-gaitasuna duen sare publiko indartsu eta eraginkorrean oinarritzen da.

Baita lau aukera eremu edo Ā«lurraldetanĀ» ere:

  • Iraunkortasunari eta giza inguruneari lotuagoa dagoen nekazaritzako elikagaien industria.
    Elikagaien araudia eta segurtasuna.
    Elikagaiei eta prozesuei aplikatutako berrikuntza eta teknologia.
    Bazka-sarearen jasangarritasuna.
    Akuikultura.
    Gastronomia- eta jatetxe-industria.
  • Lurralde-plangintza eta hiri-berroneratzea: zerbitzu aurreratuetan bermatutako teknologia- zein enpresa-garapenak, hurrengo eremuetan:
    Lurralde adimentsuen diseinura bideraturiko plangintza.
    Hiri-berroneratzea, hiri adimendunen esparruan (smart cities).
    Eraikuntza.
  • Aisia, entretenimendua eta kultura.
    Kultura-industriak eta hizkuntzaren industria.
    Sormen-industriak (aisialdi digitala, multimedia...)
    Bideo-jokoak.
  • Ekosistemen inguruko jarduera zehatzak.
    Uren deskontaminazioa.
    Lurzoru kutsatuen leheneratzea eta berreskuratzea.
    Arrisku ekologikoaren monitorizazioa.