Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen helburua teknologikoki adimentsua den azpiegitura garatzea da, sarean lan egin eta eskaintza teknologiko integrala, sofistikatua eta espezializatua eskainiko diona euskal enpresa-sareari. Sareak ezagutza berriarensortmen eta hedapenarekin erlazionatutako erakunde eta kide instituzional gehienak batzen ditu.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea 1997an sortu zen, eta sarean diharduten ikerketa, garapen eta berrikuntza erakunde ezberdinek osatzen dute. Jarduera-mix orekatua garatzen dute eta Euskadin oparotasun eta ongizatea garatzen laguntzen dute, ikerketa berezitu eta bikaina eginez.

109/2015 dekretuak, ekainaren 23koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen antolamendu berria arautzen du, 11 tipologietan banatutako 120 eragilez osatuz:

  • Eragile Bereziak (3): Innobasque, Euskalit, Ikerbasque
  • Unibertsitateen Ikerkuntza Egiturak (9)
  • Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroak (9)
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Ezagutarazteko Eragileak (8)
  • Ikerkuntza Sanitarioko Institutuak (ISI) (2)
  • I+G Sanitarioko Erakundeak (4)
  • Foku Anitzeko Teknologia Zentroak (10)
  • Teknologia Zentro Sektorialak (9)
  • Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak (IKZ) (4)
  • Enpresetako I+G Unitateak (53)
  • Eskaintza eta Eskari arteko Bitartekaritza Eragileak (9)
  • 3 artekari bereziak (Innobasque, Euskalit, Ikerbasque)