Euskal Autonomia Erkidegoan eskolatzea doakoa da 3tik 16 urtera eta nahitaezkoa 6 urtetik aurrera. Honako hauek hartzen ditu barne:
Ikastetxe motak
Ikastetxe publikoak, kontzertatuak (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren diru-laguntza jasotzen duen irakaskuntza pribatua) eta nazioarteko ikastetxeak.Euskadiko nazioarteko ikastetxeetan salbu, irakaskuntza bi hizkuntzatan eskaintzen da: euskaraz eta gaztelaniaz. Biak Erkidego honetako hizkuntza ofizialak dira.Unibertsitatez kanpoko Ikastetxeen zerrenda (Euskadiko ikastetxe eta institutuak): http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5532/es/
Derrigorrezkoa ez den irakaskuntza 16tik 18 urtera.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditzen duten ikasleek “Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Graduatua” Titulua eskuratzen dute eta haren bidez batxilergoa edo erdi mailako heziketa-zikloak egin ditzakete.
Lanbide Heziketa laneko kontuekin eta lan-merkatuarekin estuen lotuta dagoen ikasketa-multzoa da, eta, gaur egun, norberaren bizi guztian lantzeko prozesutzat jotzen da; hots, Lanbide Heziketaren barruan, prestakuntza arautua (eskola-adineko neska-mutilena), enplegurako prestakuntza (lanean dabiltzanena) nahiz gaitasun profesionalen aitortza sartzen dira.
Lanbide Heziketak 170 titulu inguru eskaintzen ditu, ikasleek lanbiderako gaitasuna lor dezaten, eta lan kualifikatuak eskuratu. Tituluan multzo profesionaletan biltzen dira, eta modulu esaten zien ikasgaiak dituzte: eduki teoriko eta praktikoak dituzte, bai eta enpresan lan egiteko praktikaldia ere.
Euskal unibertsitate-sistema Goi mailako Hezkuntzaren Europako Esparruan (GHEE) sartzen da, Bologna gisa ere ezaguna.
Bolognako Planaren xedea da tituluen sistema malgu, konparagarri eta bateragarria lortzea, ikasleen lan-aukerak areagotu eta horien mugikortasuna errazteko, eta aldi berean, Europako goi mailako hezkuntza-sistemaren nazioarteko lehiakortasuna indartzeko. Honako titulu hauek lor daitezke:
Unibertsitate-tituluen sistema:
Gradua eta Graduondoa, hiru ziklotan egituratuta: