EN | EU | ES

Garraiobideak

Euskadi ezin hobeki lotuta dago airez, errepidez eta trenbidez Espainiako eta Europako hiri nagusiekin.

Hegazkina

Euskadik bidaiari eta salgaien garraiorako azpiegitura bikainak dituzten hiru aireportu dauzka, hiri nagusien aldirietan kokatuak.

Ferrya

2011ko martxotik aurrera, Bilbo (Zierbana) eta Portsmouth (Erresuma Batua) arteko ferry-zerbitzua abiaraziko da Brittany Ferries konpainiarekin. http://www.brittany-ferries.co.uk/guides/port-guide/bilbao-terminal

Autobusa

Egunero, autobus asko EAEko hirietatik barrena ibiltzen dira, hiriko eta hiriarteko zerbitzu erregularrak eskainiz.Estatuko hainbat tokitatik ere iristen dira autobusak gure erkidegoko hiriburuetara, eta baita Europako beste herrialde batzuetatik ere.

Autobus Geltoki Nagusiak

Hiribusa eta hiriarteko autobusa
Bilbo.Hiribusak. Bilbobus.
Hiriarteko autobusak. Bizkaibus.
Donostia.Hiribusak. d. bus.
Gasteiz.Hiribusak. Tuvisa
Hiriarteko autobusak

Trenbidea

Trenbidea Euskal Autonomia Erkidegoko komunikabide garrantzitsuenetako bat da. Hiru lurralde historikoetako hiriburuek, eta baita herri batzuek ere, gure erkidegoa Espainiako gainerakoarekin eta Europako zenbait herrialderekin lotzen duten tren-geltokiak dauzkate. Bide estuko Feve trenbideak Bizkaia lotzen du Kantauri Itsasoko ertz osoarekin. EuskoTrenek, berriz, Bizkaia eta Gipuzkoa lotzen ditu. Azkenik, Renferen bidez Estatuko hiriburu nagusietatik etor gaitezke trenez.Gaur egun “euskal Y” delakoa eraikitzen ari dira, Euskadiko Trenbide Sare Berria. Sare horrek euskal herrigune garrantzitsuenak lotuko ditu, garraiobide azkar, moderno eta iraunkor baten bidez. Sare mistoa denez, bidaiariak eta salgaiak garraiatuko ditu. Gainera, azpiegitura horri esker, Euskadi Europa barneko abiadura handiko sarean sartuko da.

Bilbao
Abando Indalecio Prieto RENFE http://www.renfe.com/
Atxuri EuskoTren http://www.euskotren.es/
Bilbao Concordia FEVE http://www.feve.es/es/

Donostia- San Sebastian.
Amara EuskoTren.http://www.euskotren.es/
Donostia- San Sebastián RENFE http://www.renfe.com/

Vitoria- Gasteiz.
RENFE Intermodal Goods Station.http://www.renfe.com/ Vitoria- Gasteiz RENFE Station.http://www.renfe.com/

Road network

Euskadik autobide, autobia eta errepidez osaturiko sare moderno eta zabal bat du. Sare horrek Europako hiri nagusiak eta Estatuko hainbat hiri lotzen ditu.