EN | EU | ES

Etxebizitza

Euskadin, hainbat modu daude etxebizitza bat eskuratu (alokairua edo erosketa) edo bestelako ostatu mota batzuetan bizitzeko (hotelak, ikastetxe nagusiak eta abar).

Alokairua

Oro har, erkidegoan gutxienez urtebetez egoteko asmoa izanez gero, etxebizitza bat alokatzea da gomendagarriena. Horretarako, alokairu- edo errentamendu-kontratu bat egin behar da idatziz etxebizitzaren jabearekin, eta horrez gain, ondo ezagutu behar dira norberaren eskubide eta betebeharrak.

Etxebizita erostea

Euskadin epe mugagabean egoteko asmoa baduzu, interesgarria izan daiteke etxebizitza bat erostea. Salgai dauden etxebizitzak eta alokairuan daudenak bitarteko berdinetan iragartzen dira. Europako Herritarren Elkarteak (http://www.c-euro.org) funtsezko informazioa eskaintzen du bere web orrian Espainiara etxebizitza bat erostera etortzen diren atzerritarrei eragiten dieten hainbat gairi buruz.

Egoitzak eta Ikastetxe Nagusiak

  • Talent House. Ikertzaile Egoitza
    Talent House Donostiako Ikertzaile Egoitzak ezaugarri desberdinetako 80 apartamentu (familiarrak, bikoitzak, banakoak) eta lan-eremuak ditu. Ikus ezazu webgunea
  • Bilbao BBK Talent
    Maila akademiko bikaina duten eta Euskadiko Elkarte autonomotik kanpo Bizkaira datozen goi mailako ikerlariei zuzentzen den egoitza gunea da. Bertako egoiliarrak izango dira haien irakas edo iker lana, programarekin hitzartutako I+G+B–ko zentroetan modu ez iraunkorrean aritzen diren ikerlariak. Baina proiektu honek ez du azpiegitura soil bat izan nahi, baizik eta etxean sentiarazi nahi ditu ikerketa zentroetan egonaldia egingo duten ikerlariak. Horretarako ingurua ezagutzeko eta bertan eta bere bizilagunekin integratzeko programazioa garatu du, aldi berean ere egoitza guneko bizilagunen arteko erlazioa sustatzeko. Ikus ezazu Bilbao BBK Talent-eko webgunea
  • Euskal Herriko Unibertsitatea
    Ostatu hartzeko hainbat aukera aurkitu ditzakegu. http://www.ikasleak.ehu.es/p202-content/es/contenidos/informacion/servic...
  • Deustuko Unibertsitatea
    Ostatu hartzeko aukerei buruzko atal zabal bat eskaintzen du. http://www.deusto.es/servlet/Satellite/Page/1229007391882/_cast/%2312324...
  • Mondragon Unibertsitatea
    Ostatu hartzeko hainbat aukera eskaintzen ditu. (http://www.mondragon.edu/eu/nazioartea/ikaslearen-gida-informazio-prakti...).