EN | EU | ES

Hizkuntza eta kultura

uskadin lehen mailako kultura-giroaz goza dezakegu. Artea eta historia erabateko harmoniaz uztartzen dira kultura-eskaintza zabalarekin. Besteak beste, nazioartean ospe handia hartu duten musika-jaialdiak nabarmendu behar dira, eta baita proposamen errotuagoak ere: Getxoko Jazz Jaialdia , Donostiakoa eta Gasteizkoa.

Donostiak zinemarekin duen harremana ere ezin dugu ahaztu. Horren erakusgarri dira Donostiako Nazioarteko Zinema Jaialdia (www.sansebastianfestival.com/), eta hark bezain ospe handia duen Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, urriaren amaieran antolatzen dena.

Euskadi, gainera, aberastasun artistiko handiko lurraldea da. Labar-pinturez gain, monumentu megalitiko ugari eta hainbat garai historikotako aztarnategiak aurkituko ditugu. Erromanikoak, gotikoak eta errenazimenduak ere beren ordezkaritza dute hiru lurraldeetako monumentu enblematikoetan; eta kutsu modernistaz beteriko apustu arkitektoniko berriek egungo Euskadin duten garrantzia ezin dugu ahaztu.

Kultura-ibilbide honetan, Euskadiren museo-eskaintza interesgarri bezain aparta nabarmendu behar dugu: Guggenheim Bilbao Museoa, arte garaikidearen arloan nazioarteko erreferente dena; Gasteizko Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa (www.artium.org/), edo Bilboko Arte Ederren Museoa. Horrez gain museo etnografikoak eta interpretazio-zentroak aipatu behar dira, eta Euskadik gordetzen dituen sekretuak ikusteko aukera ere badago.