EN | EU | ES

Euraxess Zerbitzu Zentroa

EURAXESS “Rearchers in Motion” Ikerlarien Mugikortasunerako Europako Atariaren barruan lau ekimen biltzen dira (Jobs, Services, Rights, Links), ikerlarien ibilbide profesionalean mugikortasuna eta garapena errazteko helburua dutenak. http://ec.europa.eu/euraxess

Euraxess logoHain zuzen ere, EURAXESS zerbitzu-zentroen Europako Sarearen helburua Europarantz/tik/barruan mugitzen diren ikerlariei informazioa eta aholkuak ematea da, kontuan izan gabe zein den haien naziotasuna eta zein programaren barruan sartzen diren, mugikortasunaren oztopoak gainditzen laguntzearren. Espainian, Zientziaren eta Teknologiaren Espainiako Fundazioa (FECYT / www.fecyt.es) arduratzen da EURAXESS SPAIN zerbitzuaren koordinazioa egiteaz (www.euraxess.es). FECYT Zientzia eta Berrikuntzaren Ministerioaren (MICINN) tresna bat da ezagutzaren balio-katea indartzeko xedea duena, zientzia eta berrikuntza sustatuz eta horiek gizartera hurbildu eta bertan txertatu daitezela bultzatuz, eta era horretan, Zientziaren, Teknologiaren eta Enpresaren Espainiako Sistemaren (SECTE) behar eta itxaropenei erantzuten die. Zientziaren eta teknologiaren komunikazioarekin eta zabalkundearekin loturik MINECOk dituen eskumenak betearazten ditu FECYTek Kultura Zientifikoaren eta Berrikuntzaren Programa Nazionalaren bitartez.

Euskadira lan egitera etorriko den kualifikazio goreneko profesional bat bazara eta/edo kolektibo hori kontratatzea pentsatua duen erakunde bat bazara, informazio garrantzitsua eskainiko dizugu ostatuen, bisatuen, administrazio-gaien eta gizarte nahiz kulturako gaien, beken, hutsuneen... eta abarren inguruan. Laguntza pertsonalizatua jasotzeko, IKERBASQUE (www.ikerbasque.net) Eurasexx sarearen Euskadiko zerbitzu-zentrora jo dezakezu, edo tokian tokiko horren edozein harreman-puntutara, eta bertan, aholkuak emango dizkizute zure interesekoa den edozein gairen inguruan.

EURAXESS ZERBITZU-ZENTROA EUSKADIN:
Ikerbasque
María Díaz de Haro 3, 6
48013 Bilbao
T: +34 94 4209488
info@ikerbasque.net
www.ikerbasque.com

TOKIAN TOKIKO HARREMAN GUNEAK:

Tokian Tokiko Harreman Gunea Bizkaian:

Bizkaia:talent
BIZKAIAKO TEKNOLOGI PARKEA
Laga Bidea - Edificio 804 - Módulo. 300
48160 DERIO - BIZKAIA
T. +34 94 479 54 28
info@bizkaiatalent.org
www.bizkaiatalent.org

Tokian Tokiko Harreman Gunea Gipuzkoan

Fomento de San Sebastián, S.A
Oficina de Atención/Información
Ijentea 6, ( Edificio Goikoa )
20003 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
T.: +34 943 482 800
fomentoss@donostia.org
http://www.fomentosansebastian.org/talenthouse/index.php