Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2020 Plana Eusko Jaurlaritzaren sailen eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluan ordezkaturiko eragileen (foru-aldundiak, Euskadiko hiru unibertsitateak, Teknalia eta IK4, enpresetako ordezkariak, Jakiunde, Innobasque eta Ikerbasque) arteko parte-hartze prozesu baten ondorio da. Horretaz gain, zientziaren, berrikuntzaren eta ikerketaren arloko izen handien eta Europako eragileen ekarpenak ere bildu ditu.

Euskadi 2020 ZTBPk 2014 eta 2020 artean 11.100 milioi euroko inbertsio publiko-pribatua egitea aurreikusi du. 3.677 milioi euro, inbertsioaren herena gutxi gorabehera, herri-administrazioek jarriko dute; horietatik Eusko Jaurlaritzarena izango da esanguratsuena; izan ere, 2.737 milioi euro jarriko ditu. 6.609 milioi euro, % 60 gutxi gorabehera, enpresek jarriko dute, ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak finantzatzeko. Gainerakoa, hau da, 814 milioi euro, Europako funtsen eta enpresa multinazionalek Euskadin gauzatzeko erakarritako I+G proiektuen bitartez finantzatuko da. Azken batean, Planak zera planteatzen du, 2014-2020 artean % 44 areagotzea I+G+Bn eginiko inbertsio publiko-pribatua.

Planak espezializazio adimentsuan eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren eraginkortasunaren hobekuntzan oinarrituriko ikerketa- eta berrikuntza-politika planteatzen du, lau ildo estrategikoen bitartez:

Ildo estrategikoak:

  • Espezializazio adimentsuaren estrategia bultzatzea, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren bitartez, Euskadiren gizarte-erronkei erantzuteko.
  • Industria-lidergoa indartzea, lankidetza publiko-pribatuaren bitartez.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Sistemaren bikaintasuna handitzea.
  • Giza kapitalaren garapena bermatzea zientzian, teknologian eta berrikuntzan.

Era berean, Planaren barruan, azpimarratzekoa da genero-berdintasunarekiko konpromisoa, izaera horizontaleko elementu gisa (transbertsaltasuna txertatzearekiko bultzadaren bitartez).

ldo estrategikoak sei helburu operatibotan zabalduko dira, hemendik 2020ra:

  • I+G+Bko baliabideak eta inbertsioak espezializazio-eremuetan kontzentratzea: ikerketa-ehunekoa % 76tik % 82ra areagotzea, RIS3ren lehentasun estrategikoekin bat eginik.
  • Funtsezko ikerketa eta garapen esperimentala bultzatzea: I+G+Bko jarduera-mixa honako maila hauetara igotzea: Funtsezko Inbertsioa % 15/ Industriako Inbertsioa % 30/ Garapen Esperimentala % 55 (2012an 14/47/39 mailatan zegoen).
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistema helburuetara zuzentzea: argitalpen zientifiko indexatuak 4.500etik 7.500era igotzea; PCT/EPO patente-eskaerak 340tik 500era igotzea, eta produktu berrien salmentak % 12,48tik % 15era igotzea fakturazioan.
  • I+G+Bko nazioarteko funtsak erakartzeko prozedura indartzea: I+G+Baren atzerriko finantzazioa egungo % 5etik % 8ra igotzea 2020ra bitartean.
  • Berrikuntzaren arloan aritzen diren enpresen kopurua areagotzea: 10 langiletik gora dituzten enpresa berritzaileen kopurua % 45,5etik % 50era igotzea, guztizkoaren gainean.
  • Ikertzaileen prestakuntza hobetzea (helburu horizontala): doktoretza duten ikertzaileen kopurua egungo % 29tik % 35era igotzea, ikertzaileen guztizkoaren gainean.

JAITSI EZAZU 2020rako ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA PLANA