EN | EU | ES

I+G Euskadin

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2020 Plana Eusko Jaurlaritzaren sailen eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluan ordezkaturiko eragileen (foru-aldundiak, Euskadiko hiru unibertsitateak, Teknalia eta IK4, enpresetako ordezkariak, Jakiunde, Innobasque eta Ikerbasque) arteko parte-hartze prozesu baten ondorio da. Horretaz gain, zientziaren, berrikuntzaren eta ikerketaren arloko izen handien eta Europako eragileen ekarpenak ere bildu ditu.

Planak espezializazio adimentsuan eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren eraginkortasunaren hobekuntzan oinarrituriko ikerketa- eta berrikuntza-politika planteatzen du, lau ildo estrategikoen bitartez:

1) Espezializazio adimentsuaren estrategia bultzatzea, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren bitartez, Euskadiren gizarte-erronkei erantzuteko.
2) Industria-lidergoa indartzea, lankidetza publiko-pribatuaren bitartez.
3) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Sistemaren bikaintasuna handitzea.
4) Giza kapitalaren garapena bermatzea zientzian, teknologian eta berrikuntzan.

Era berean, Planaren barruan, azpimarratzekoa da genero-berdintasunarekiko konpromisoa, izaera horizontaleko elementu gisa (transbertsaltasuna txertatzearekiko bultzadaren bitartez). lldo estrategikoak sei helburu operatibotan zabalduko dira, hemendik 2020ra.

RIS 3 LEHENTASUNAK

Euskadi 2020 ZTBPak hiru lehentasun estrategiko ezarri ditu:

  • Energia (elektrizitatea, petrolioa, gasa eta energia berriztagarriak).Hainbat energia-iturriren erauzketarekin, eraldaketarekin, garraioarekin eta banaketarekin loturiko apustu bat da, bereziki Euskadik nazioarteko erreferente bilakatu nahi duen energia berriztagarriekin loturikoak; esaterako, offshore energia.
  • Fabrikazio aurreratua (aeronautika, automobil-industria, ontzigintza eta tren-industria, makina-erreminta, ekipo-ondasunak eta metala). Azken batean, Basque Industry 4.0 estrategiaren aldeko apustu bat da.
  • Biozientziak eta osasuna..Goi-mailako gaitasun zientifiko-teknologikoak indartzeko (teknologia sortzaileen konbergentzia, mikro-nano-bio-ikt) eta industria-enpresak dibertsifikatzeko helburuz. Biozientziak osasunera aplikatzeak osasun-sektorearen garapena sendotzen du; hori garapen berrien ikerkuntza-, berrikuntza- zein trakzio-gaitasuna duen sare publiko indartsu eta eraginkorrean oinarritzen da.

Baita lau aukera eremu edo «lurraldetan» ere:

  • Iraunkortasunari eta giza inguruneari lotuagoa dagoen nekazaritzako elikagaien industria: Elikagaien araudia eta segurtasuna. Elikagaiei eta prozesuei aplikatutako berrikuntza eta teknologia. Bazka-sarearen jasangarritasuna. Akuikultura. Gastronomia- eta jatetxe-industria.
  • Lurralde-plangintza eta hiri-berroneratzea: zerbitzu aurreratuetan bermatutako teknologia- zein enpresa-garapenak, hurrengo eremuetan: Lurralde adimentsuen diseinura bideraturiko plangintza. Hiri-berroneratzea, hiri adimendunen esparruan (smart cities). Eraikuntza.
  • Aisia, entretenimendua eta kultura: Kultura-industriak eta hizkuntzaren industria. Sormen-industriak (aisialdi digitala, multimedia...). Bideo-jokoak.
  • Ekosistemen inguruko jarduera zehatzak: Uren deskontaminazioa. Lurzoru kutsatuen leheneratzea eta berreskuratzea. Arrisku ekologikoaren monitorizazioa.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deskarga ezazu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2020 Plana

IKERBOOST

kerboost, Euskadiko Zientzia eta Teknologia Behatokia, ikerbasquek kudeatutako tresna da eta euskal zientzia sistemaren diagnostiko eta sustapenerako tresna da.

Ikerboostek Euskadi, estatu eta nazioarte mailako hainbat iturrietako adierazle multzo handia kudeatzen du. Honi esker, euskal zientzia komunitataren analisia egin daiteke, beste herrialde batzuekin alderaketa kuantitatibo eta kualitatiboak eginez. Ikerboost-ek aztertutako emaitza nagusiak urtero argitaratu egiten dira Zientzia Euskadin txostenean. Dokumentu honek Euskadiko zientziaren egungo egoera eta joera nagusiak erakusten ditu.

DESKARGATU ITZAZU ZIENTZIA TXOSTENAK: 2017 | 2016 | 2015 | 2014 | 2013 | 2012 | 2010 

Informaziorik behar izanez gero, idatzi egiguzu ikerboost@ikerbasque.net helbidera.