Euraxess Zerbitzu Zentroa

Euskadira lan egitera etorriko den kualifikazio goreneko profesional bat bazara eta/edo kolektibo hori kontratatzea pentsatua duen erakunde bat bazara, informazio garrantzitsua eskainiko dizugu ostatuen, bisatuen, administrazio-gaien eta gizarte nahiz kulturako gaien, beken, hutsuneen... eta abarren inguruan. Laguntza pertsonalizatua jasotzeko, IKERBASQUE (www.ikerbasque.net) Eurasexx sarearen Euskadiko zerbitzu-zentrora jo dezakezu, edo tokian tokiko horren edozein harreman-puntutara, eta bertan, aholkuak emango dizkizute zure interesekoa den edozein gairen inguruan. 

EURAXESS zerbitzu-zentroen Europako Sarearen helburua Europarantz/tik/barruan mugitzen diren ikerlariei informazioa eta aholkuak ematea da, kontuan izan gabe zein den haien naziotasuna eta zein programaren barruan sartzen diren, mugikortasunaren oztopoak gainditzen laguntzearren.

ERREGIMEN KOMUNITARIOAREN APLIKAZIOPEAN DAUDEN HERRITARRAK

Erregimen komunitarioaren mende dauden herritarrak Espainia osoan libreki sartu, irten, egon eta ibili daitezke.Europar Batasuneko edo Europako Eremu Ekonomikoko norbaitek Espainiako lurraldean 3 hilabete baino gehiago egin nahi baditu, Espainiako Estatuan sartu zenetik hilabete bateko epean dagokion Egoitza Agiria eskatu beharko du.

BESTE HERRIALDEETAKO HERRITARRAK

Atzerritarrak Espainian sartu, bizi eta lan egin dezatela baimentzeko prozedura estatu mailako legediaren bidez araututa dago. Laguntzarik behar baduzu, mesedez jar zaitez harremaneta gure Euraxess Zerbitzu Zentruarekin.

Euskadin lehen mailako kultura-giroaz goza dezakegu. Artea eta historia erabateko harmoniaz uztartzen dira kultura-eskaintza zabalarekin. Besteak beste, nazioartean ospe handia hartu duten musika-jaialdiak nabarmendu behar dira, eta baita proposamen errotuagoak ere: Getxoko Jazz Jaialdia Donostiakoa eta Gasteizkoa.

Donostiak zinemarekin duen harremana ere ezin dugu ahaztu. Horren erakusgarri dira Donostiako Nazioarteko Zinema Jaialdia (www.sansebastianfestival.com/), eta hark bezain ospe handia duen Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, urriaren amaieran antolatzen dena.

Euskadi, gainera, aberastasun artistiko handiko lurraldea da. Labar-pinturez gain, monumentu megalitiko ugari eta hainbat garai historikotako aztarnategiak aurkituko ditugu. Erromanikoak, gotikoak eta errenazimenduak ere beren ordezkaritza dute hiru lurraldeetako monumentu enblematikoetan; eta kutsu modernistaz beteriko apustu arkitektoniko berriek egungo Euskadin duten garrantzia ezin dugu ahaztu.

Kultura-ibilbide honetan, Euskadiren museo-eskaintza interesgarri bezain aparta nabarmendu behar dugu: Guggenheim Bilbao Museoa, arte garaikidearen arloan nazioarteko erreferente dena; Gasteizko Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa (www.artium.org/), edo Bilboko Arte Ederren Museoa. Horrez gain museo etnografikoak eta interpretazio-zentroak aipatu behar dira, eta Euskadik gordetzen dituen sekretuak ikusteko aukera ere badago.

Euskadin, hainbat modu daude etxebizitza bat eskuratu (alokairua edo erosketa) edo bestelako ostatu mota batzuetan bizitzeko (hotelak, ikastetxe nagusiak eta abar).

ALOKAIRUA

Oro har, erkidegoan gutxienez urtebetez egoteko asmoa izanez gero, etxebizitza bat alokatzea da gomendagarriena. Horretarako, alokairu- edo errentamendu-kontratu bat egin behar da idatziz etxebizitzaren jabearekin, eta horrez gain, ondo ezagutu behar dira norberaren eskubide eta betebeharrak.

ETXEBIZITZA EROSTEA

Euskadin epe mugagabean egoteko asmoa baduzu, interesgarria izan daiteke etxebizitza bat erostea. Salgai dauden etxebizitzak eta alokairuan daudenak bitarteko berdinetan iragartzen dira. Europako Herritarren Elkarteak (http://www.c-euro.org) funtsezko informazioa eskaintzen du bere web orrian Espainiara etxebizitza bat erostera etortzen diren atzerritarrei eragiten dieten hainbat gairi buruz.

IKASLEEN EGOITZAK

  • Talent House. Ikertzaileentzako egoitza
    Talent House Donostiako Ikertzaile Egoitzak ezaugarri desberdinetako 80 apartamentu (familiarrak, bikoitzak, banakoak) eta lan-eremuak ditu. Ikus ezazu webgunea

  • Bilbao BBK Talent
    Maila akademiko bikaina duten eta Euskadiko Elkarte autonomotik kanpo Bizkaira datozen goi mailako ikerlariei zuzentzen den egoitza gunea da. Bertako egoiliarrak izango dira haien irakas edo iker lana, programarekin hitzartutako I+G+B–ko zentroetan modu ez iraunkorrean aritzen diren ikerlariak. Baina proiektu honek ez du azpiegitura soil bat izan nahi, baizik eta etxean sentiarazi nahi ditu ikerketa zentroetan egonaldia egingo duten ikerlariak. Horretarako ingurua ezagutzeko eta bertan eta bere bizilagunekin integratzeko programazioa garatu du, aldi berean ere egoitza guneko bizilagunen arteko erlazioa sustatzeko. Ikus ezazu Bilbao BBK Talent-eko webgunea
  • Euskal Herriko Unibertsitatea
    Ostatu hartzeko hainbat aukera aurkitu ditzakegu.
  • University of Deusto
    Ostatu hartzeko aukerei buruzko atal zabal bat eskaintzen du.
  • University of Mondragón
    Ostatu hartzeko hainbat  aukera eskeintzen ditu.
Euskadi ezin hobeki lotuta dago airez, errepidez eta trenbidez Espainiako eta Europako hiri nagusiekin, eta bertara heltzena, garraiobide publikoen sare handia aurkituko duzu. Hurrengo webgunean xehetasun gehiago aurkituko dituzu.

HAUR HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZA ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA

Euskal Autonomia Erkidegoan eskolatzea doakoa da 3tik 16 urtera eta nahitaezkoa 6 urtetik aurrera. Honako hauek hartzen ditu barne:

  • Haur Hezkuntza (HH): 3-6 urte
  • Lehen Hezkuntza (LH): 6-12 urte
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH): 12-16 urte

Ikastetxe motak
Ikastetxe publikoak, kontzertatuak (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren diru-laguntza jasotzen duen irakaskuntza pribatua) eta nazioarteko ikastetxeak.Euskadiko nazioarteko ikastetxeetan salbu, irakaskuntza bi hizkuntzatan eskaintzen da: euskaraz eta gaztelaniaz. Biak Erkidego honetako hizkuntza ofizialak dira.Unibertsitatez kanpoko Ikastetxeen zerrenda (Euskadiko ikastetxe eta institutuak): http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5532/es/

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAREN ONDOKOA

Derrigorrezkoa ez den irakaskuntza 16tik 18 urtera.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditzen duten ikasleek “Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Graduatua” Titulua eskuratzen dute eta haren bidez batxilergoa edo erdi mailako heziketa-zikloak egin ditzakete.

LANBIDE HEZIKETA

Lanbide Heziketa laneko kontuekin eta lan-merkatuarekin estuen lotuta dagoen ikasketa-multzoa da, eta, gaur egun, norberaren bizi guztian lantzeko prozesutzat jotzen da; hots, Lanbide Heziketaren barruan, prestakuntza arautua (eskola-adineko neska-mutilena), enplegurako prestakuntza (lanean dabiltzanena) nahiz gaitasun profesionalen aitortza sartzen dira.
Lanbide Heziketak 170 titulu inguru eskaintzen ditu, ikasleek lanbiderako gaitasuna lor dezaten, eta lan kualifikatuak eskuratu. Tituluan multzo profesionaletan biltzen dira, eta modulu esaten zien ikasgaiak dituzte: eduki teoriko eta praktikoak dituzte, bai eta enpresan lan egiteko praktikaldia ere.

UNIBERTSITATEKO GOI HEZKUNTZA

Euskal unibertsitate-sistema Goi mailako Hezkuntzaren Europako Esparruan (GHEE) sartzen da, Bologna gisa ere ezaguna.
Bolognako Planaren xedea da tituluen sistema malgu, konparagarri eta bateragarria lortzea, ikasleen lan-aukerak areagotu eta horien mugikortasuna errazteko, eta aldi berean, Europako goi mailako hezkuntza-sistemaren nazioarteko lehiakortasuna indartzeko. Honako titulu hauek lor daitezke:

  • Titulu homologatuak: balio ofiziala dute Espainiako Estatu osoan.
  • Titulu propioak: horiek eskaintzen dituzten unibertsitateek bakarrik emanak

Unibertsitate-tituluen sistema:
Gradua eta Graduondoa, hiru ziklotan egituratuta:

  • Lehen Zikloa edo Gradua: izaera profesionaleko jarduerak prestatzera xedaturiko oinarrizko eta heziketa orokorreko ikasketak. Zikloa gainditzean, ikasleak dagokion titulua jasotzeko eskubidea izango du Gobernuak erabakitzen duenaren arabera.
  • Bigarren Zikloa edo Graduondoa: izaera espezializatuko edo diziplina anitzeko prestakuntza aurreratua, espezializazio akademiko edo profesionalera xedatua, edo ikasleak ikerketa-jardueretan abiarazteko xedea duena. Zikloa gainditzean, ikasleak Master-titulua jasotzeko eskubidea izango du.
  • Hirugarren Zikloa: Doktore-tesia egin eta aurkezteko tekniken prestakuntza aurreratua. Zikloa gainditzean, ikasleak Doktore Titulua jasotzeko eskubidea izango du (goi mailako hezkuntzako maila akademiko gorena, irakaskuntzan eta ikerketan lan egiteko ahalmena ematen duena).
Euskadik herritarren beharrak estaltzeko osasun-azpiegitura zabala eskaintzen du Eusko Jaurlaritzaren Osakidetza- Euskal Osasun Zerbitzuaren edo osasun-zentro pribatuen bitartez.Atzerritar batek Euskadin lan egiten badu eta Gizarte Segurantzan kotizatzen badu, Gizarte Segurantzako Txartela jasoko du; bertan, haren datu pertsonalak eta afiliazio-zenbakia azalduko dira. Gizarte Segurantzako afiliazio-txartelarekin osasun-txartel indibiduala eskatu daiteke etxetik gertuen dagoen osasun-zentroan. Txartel horren bidez titularrak eta haren familiartekoek tratamendu medikoa zein ospitaleko tratamendua jaso ahal izango dute.

Laguntza pertsonalizatua jasotzeko, Euraxess sarearen Euskadiko zerbitzu-zentrora jo dezakezu, edo tokian tokiko horren edozein harreman-puntutara:

Euraxess Zerbitzu Zentroa Euskadin
Ikerbasque
María Díaz de Haro 3, 6
48013 Bilbao
T: +34 94 4209488
info@ikerbasque.net
www.ikerbasque.net 

Tokian Tokiko Harreman Gunea Bizkaian
Bizkaia:talent
PARQUE TECNOLÓGICO DE BIZKAIA
Laga Bidea - Edificio 804 - Módulo. 300
48160 DERIO - BIZKAIA
T. +34 94 479 54 28
mobility@bizkaia.talent.org
www.bizkaiatalent.org

Tokian Tokiko Harreman Gunea Gipuzkoan
Fomento de San Sebastián, S.A
Oficina de Atención/Información
Ijentea 6, ( Edificio Goikoa )
20003 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
T.: +34 943 482 800
fomentoss@donostia.org
http://www.fomentosansebastian.org/talenthouse/index.php